Skip to main content
EU
Enpresa Gunea

SD Eibarko Enpresa Guneak 30 bazkide ditu

Proiektu hau 2023ko azaroan jaio zen, eta eskualdeko enpresen topagunea eta networkinga izatea du helburu nagusi

SD Eibarko Enpresa Gunea 2023ko azaroan sortu zen eskualdeko enpresentzat topagune eta networking izateko helburuarekin, eta dagoeneko Eibarko eta inguruko 30 enpresak parte hartu dute.
Ekimen honekin, SD Eibarrek bere inguruko enpresekiko harremanak sustatu eta bultzatu nahi ditu, zalantzarik gabe, bere ingurune sozial eta ekonomikoaren zati garrantzitsuak baitira. Proiektu honek Klubaren eta bere laguntzaileen irudia indartzen ere laguntzen du.
Empresa Gunea negozio-sare osoari zuzenduta dago – profesional independenteak, saltokiak eta enpresak –, enpresa-sarea biltzeko eta bazkideen artean lankidetza berriak sortzeko funtsezko helburuarekin.
Klub hau osatzen dutenek armagintzaren parte izateko eta abantaila esklusiboak lortzeko aukera izango dute.
Eibarrek enpresa giroa eskaintzen die Empresa Guneko bazkideei, gure koloreekiko eta negozioekiko pasioa lagun dutela, elkarrekin hazteko ingurune aproposa sortuz.
Bere sorreratik, Empresa Guneak bi jarduera antolatu ditu Ipuruan bere bazkide guztiei zuzenduta. Lehenengoa abenduaren 29an izan zen eta Cesar Palacios Eibarreko Kirol Zuzendariak eta Joseba Etxeberria gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaileak eskainitako hitzaldia izan zen.
Bigarren ekitaldia martxoaren 15ean egin zen, eta Gaizka Aseguinolaza abenturazalea eta Iruña Taldeko CEOa eta Ainhoa Otaegui SD Eibarreko gerentea izan ziren bertan.

.