Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Etxeko txikiek igandean emakumezkoen lehen taldeko hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute

Parte hartu nahi duenak gure web horriko "Zaleak" atalean izen emanda egin ahalko du gaurtik aurrera

Athletic Cluben aurka igandean jokatuko den partidan, 3 eta 12 urte tarteko zaletuek aukera izango dute emakumezkoen lehen taldeko hasierako hamaikakoarekin argazkia atera ahal izateko. Horretarako, interesatuek gure web-orriko "Zaletuak" atalean agertzen den galdetegia osatu beharko dute.

Izena emateko aukera zabalik dago jada, eta izena ondo ematen duten umeen artean izen-emate ordena errespetatuko da eskakizun guztiak prozesatu ezin badira. Ondoren, konbokatu egingo zaie izena eman eta hurrengo egunetan, jakin dezaten zein den argazkia egiteko prozesua. 

Partidaren egunean, esan zaien egun eta orduan egon beharko dute prest eta e-mail bidez jasotako onarpen agiria erakutsi beharko dute inprimatuta. Ondoren, klubeko langile batek haurrak eramango ditu argazkia ateratzera, zeintzuk gutxienez klubaren kamiseta ofiziala eraman beharko duten, eta haurrekin doazenek kanpoan itxaron beharko dute bitartean. Behin amaituta, klubeko langileak umeak bueltatuko dizkie pertsona horiei. 

7 egun baino lehen, klubak e-mail bidez bidaliko ditu ateratako argazkiak interesatuei, dohainik. Hemen klik eginda edo "Zaletuak" atalean egin beharko da izen-ematea.

Animatu eta gozatu euskal derbiaz!